Nire izena Paula Odriozola Ruiz da, baina Pauloski goitizena oso errotua dago jada.
Sekula ere ez dut argazkilaria edota igerilaria gura izan. Ingeniari ohikoaren izaera karratu batekin jaio nintzen, ta egintza honek Herri Lanetako ikasketak egitera bultzatu ninduen. Izan ere, artea betidanik filtratu egin da nere bizitzan, izkina guztiak biribildu nahian: oleozko pintzelkadak haurtzaroan, susko dantzak nerabezaroan ta bioeraikuntzako sentsazioak gaur egun.
Kantauri itsasoko ura gure gorputza eta arimak behar duen bitamina esentziala, fundamentala eta sendatzailea da. Baina olatuen kurbadura sakroa, zoragarria eta errepika ezina da, hain zuzen ere, nire bizitzaren zirkulu bitala ixten duena.